J. D. Somorrostro, Petronorren laguntzarekin batera, Aste Santuko I. benjamin zein haurren Futbol Txapelketa antolatuko du, apirilaren 4 eta 5ean, Muskizko Malecon zelaian.
Datorren asteburu honetan zehar Meatzaldeko, Kantabriako eta Bilboko taldeetako 225 gaztek parte hartuko dute, J. D. Somorrostrok, Petronorren babesaz, prestatu duen, Aste Santuko I. Futbol Txapelketan. Lehiaketa larunbatean, apirilak 4, hasiko da 2005. urteko benjaminen partiduekin eta igandean amaituko da, apirilak 5, 2011. urteko haurrekin.
Sarrerek euro bateko prezio sinbolikoa izango dute eta bildutako dirua Sahararen aldeko GKE-ri emango zaio.