VB3 eta Gordin 2 unitateen etenaldia

Petronorrek jakinerazi nahi du, gaur, VB3 eta Gordin 2 unitateak gelditzeari ekin zaiola, mantenu lanak egin ahal izateko, produkzio eraginik gabe.

Etenaldiak irauten duen artean ez da uste ezelango operazio-eragozpenik gertatuko denik. Hala ere, daitekeena da lantzean behin  zuziren baten edo besteren garra gehitzea, beti ere Findegiaz kanpoko batere eraginik gabe.

Eragozpenak saihestu ahal izateko, aurrez erabakitako arauak betetzeaz gainera, zaratarik gehien eragin dezakeen fasea egunez egingo da eta etenik gabe kontrolatuko dira isuriak eta atmosferara kanporatu daitezkeenak murriztuko.
 
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.