Repsol Fundazioak eta Blanca Marsillach-ek “Yo me bajo en la próxima, ¿y usted?” antzezlana aurkezten dute Bilbon

Repsol Fundazioak eta Blanca Marsillach artista eta produktorearen antzerki konpainiak Bilbon aurkeztu dute, gaur goizean, Adolfo Marsillach-en Yo me bajo en la próxima, ¿y usted? antzerki lana, gizarte antzerkia pertsona ezgaituei gerturatuz.

Repsol Fundazioaren Ezgaituentzako Antzerki Elkarreragilearen programaren barruan dagoen eta Blanca Marsillach-en Antzerki Konpainiak aurkezten duen, Yo me bajo en la próxima, ¿y usted? aurrera pausoa izan da kolektibo honen integrazioan. Bi erakundeak sei urte daramatzate helburu honen atzean, eszenatokiaren gainean ezgaituak diren eta ez diren aktore profesionalak  bilduz.

Gainera, aurten lehen aldiz, gaitasun ezberdinak dituen aktorea arduratzen da tailerraz itzulian zehar eta konpainiarekin bidaiatzen du: Adela Estevez, ikuskizunaren pertsonai nagusia, Xabi Olza eta Natalia Moyarekin batera.

Antzezlanak bikote baten istorioa kontatzen du;  metroan elkar ezagutu ostean beraien harremanaren aldiak erakusten dituena. Oso gazte maitemindutako pertsona bi dira eta beraien arazoak zein ezadostasunak ikusleekin partekatzen dituzte, betiere  humorez beteta. Ordu erdiko aurkezpenaren ondoren ikusleek hiru aktoreekin eszenatokira igotzeko aukera izan dute, haiekin hainbat eszena antzeztuz.
 
Repsol Fundazioak eta  Varela Producciones-ek sendotzen dute honela pertsona ezgaituak gizarteko alor guztietan barneratzeko duten konpromisoa.

Informazio gehiago, hemen.