Sorania Vega, Rufino Manterola eta Encarni Sanchez, Petronorrek Facebookean zozkatu dituen Athleticen kamiseten irabazleak

Sorania Vega, Rufino Manterola eta Encarni Sanchez Petronorrek Facebookean zozkatu dituen Athleticen hiru kamiseta ofizialen irabazleak dira.

Txapelketa Bizkaia osoko biztanleentzat zuzendurik zegoen eta Kopako finalerako lehoiak animatzen argazkia bidaltzean oinarritzen zen. Kamiseta bat Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenan bizi diren partaideen artean zozkatu da eta beste biak Bizkaia osoko biztanleen artean.

Guztira 47 pertsona izan dira zozketan parte hartu dutenak, lehoiak animatuz argazkia bidaliz. Azkenean, ausazko zozketaren bidez, Sorania Vega, Rufino Manterola eta Encarni Sanchez irabazle bilakatu dira. Hiru garaileek jasotako kamiseten modelo eta neurria aukeratu ahal izan dute.

Sorania, Rufino eta Encarni pozik aurkeztu dira sari honengatik, batez ere Rufino Manterola muskiztarrak, kamiseta maiatzaren 30ean, Kopako finalean, estreinatuko duela azpimarratuz, “eta gero ere Gabarrari ongi etorria emateko jantziko dut”.

Zorionak!