Petronorrek deskontuak eskainiko dizkie gasolinan 7.000 familia baino gehiagori

Petronorrek erregaietan eskainiko dituen deskontuak jakinarazteko asmoz bere eskaintza postaz bidaltzeari ekin dio,  Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenan, udalerri hauetako auzokideak izango baitira onuradunak. Petronorrek bere proposamena, Findegiaren instalazioak kokaturik dauden, hiru herrietako 7.200 etxe ingurura helaraziko du.

Muskizko findegiaren herritar guztiek Repsol Más Petronor txartela eskatu ahal izango dute Interneten bidez (www.petronor.com). Honi esker erregaietan litroko 3 zentimoko deskontua izango dute (5 zentimokoa Premium bada), Petronor, Repsol eta Campsaren Bizkaiko gasolina-zerbitzugune guztietan; era berean, litroko zentimo 1eko deskontua izango dute Espainiako gainerako zerbitzuguneetan ere. Doako txartela da, kuotarik gabea eta erabiltzaileari ezelako kosturik eragiten ez diona.

Petronorren auzokideak ez dira eskaintza honen onuradun bakarrak izango. Repsolek Taldearen gainerako findegien 
(A Coruña, Cartagena, Puertollano eta Tarragona) inguruko herritarrei ere eskainiko die.

Txartela eskatu, hemen.

Prentsa Oharra, hemen.