Gaur Munduko Segurtasun eta Osasun Eguna Lan-arloan da eta Petronorrek, urtero legez, Findegiko instalazioen barruan lan egiten duten langileen (bertokoak eta kontratistak) zein inguruko biztanleen segurtasunarekin duen konpromisoa jakinarazi nahi du. Lan-arriskuen nahiz industria-arriskuen prebentzioa Findegiaren kudeaketa-sistema orokorrean aintzat hartzen da, segurtasunaren hobekuntza Petronorren lan egiten dutenen, eta inguruko biztanleen, ongizatea handitzen duela ustez, baita eraginkortasuna eta produktibitatea ere.
Datuek Petronorrek segurtasunaren alde egindako apustua frogatzen dute. Duela gutxi amaitutako Konbertsio Etenaldian 470.000 lan ordu izan dira bajarik gabeko istripurik gabe. Hau da, pertsona batek 284 urtetan zehar izandako etenik gabeko lan jardueraren baliokidea, bajadun istripurik gabe. Beste modu batean esanda, zortzi lan ibilbide oso (bakoitza 35 urtekoa) bajarik gabeko istripurik gabe.
Meritua ez da Petronorrena bakarrik, baizik eta zazpi astetan zehar Etenaldiaren emaitza onetan parte hartu duten 43 enpresena: Meisa, Tamoin S.L., Ingeniería y Proyectos S.A., Masa, Exin, H.G.L. S.L., TMS WS.A., Abantia Ticsa S.A., Revestimientos Refractarios S.A., Nervión M&M S.L., Gue, S.A., S.T.A., R.A. Mendieta S.A., Atefrisa, Limp. Ind. Iris S.L., Befesa GRI, Montaga S.L., Applus Norcontrol S.L.U., Refractarios Alfran S.A., Tecresa, Kaefer S.A.U., Causeway Steel Products LTD, Cualicontrol ACI-SAU, Quimycat S.L., Paruvi Global Services, Tecnest 21 S.L., Dräger, Atei S.A., Vertisub S.L., Sist. Tecn. Criogénica S.L., SGS Tecnos S.A., Mistek, HSO, Tapco (Curtis Wright), Macoga S.A., Biansa S.L., Eulen S.A., Granite Services International, INC (GSINC), Koch-Gutsch, Mecanizados Jiménez Marín S.L., Tecnalia eta Lagupres.
Guztiei egindako esfortzu profesionala, zabaldutako gogoberotasuna eta segurtasun arauen betetze zorrotza eskertu nahi die bereziki Petronorrek. Honen emaitza da bajadun istripurik gabe izandako 470.000 orduko lan jarduera.