Petronorrek eta Repsolek berrikuntzaren aldeko apustua indartuko dute butano bonbona berria ateraz. Apurka apurka ezarriko da eta bezeroari balio erantsia eskainiko dio bere instalazioa eraldatu gabe eta kalitate zein segurtasun estandarrak mantenduz.
Bonbona berria, gasa kargatzeko 12kg-ko kapazitatez, negozioaren produktu izarra izango da, Espainian, 2015 urterako eta berrikuntzaren aldeko apustua da, identitatea galdu barik. Modu honetan, ontziak “butano” kolorea mantenduko du baina diseinu berritzaile eta erabilerrazaz, erabilera berberak mantenduz eta ohikoaren aldakortasunaz, gainera %40ko tara gutxiago izango du. Era berean, ohiko bonbonarekin trukatu daiteke, kostu zein izapiderik gabe, eta instalazioa ez da egokitu behar. Merkatuan barneratzeko planak aurreikusten du hiru urtetan bonbona parkeen %20a berriarena izatea.
Azpimarratu beharra dago NFC txipa gaineratu zaiola. Honen bidez, bonbonak identifikatzea ahalbidetzen du eta bezeroek etorkizunean promozioak eta abantailak izango dituzte.
Ontzi berria maiatzaren 4tik aurrera lortu daiteke hautatutako Petronor, Repsol eta Campsa hornitegietan.