Petronorrek Andeletako Mugimenduak Kudeatzeko Sistema (MKS) garatu du. Abian jartzen denean, besteak beste, 110 andeleen eta 4.000 linearen monitorizazio automatizatua ezarriko da, alarma sistema hobetu egingo da eta atmosferarako hainbat gas isuri ezabatuko dira.
Sistema berri honen helburu nagusiak dira kostu ekonomikoak ahalik eta gehien murriztea, optimizazio energetiko handiagoa lortzea, ingurumenaren gaineko eragina arintzea eta segurtasuna bermatzea, horrek guztiak sektoreko beste enpresa batzuekiko lehian dakarren hobekuntzarekin batera.
Andeletako Mugimenduak Kudeatzeko Sistema (MKS) ikerketa eta garapen proiektutzat jo du SPRIk, eraldaketa lehiakorrerako Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoak. Proiektu osoan 7 milioi euro inbertitu dira eta horietatik ia 500.000 berariaz onartu dira I+G inbertsiotzat, zerga-arinketari begira. Gainera, Sozietateen gaineko Zergaren kuotan 143.000 euroko kenkaria izango du.
Proiektua BEAZen (Bizkaiko Enpresa eta Aurrerapen Zentroa) ere aurkeztu da, bertan programaren zati esanguratsua berrikuntzatzat kalifikatu eta, era berean, Sozietateen gaineko Zergan kenkarigai izan daitekeelakoan.