“Findegiaren helburu berria 2020rako CO2 isuriak %35ean murriztea da” esan du Fran Fernandez Ingeniaritza eta Garapen zuzendariak petrolio gordinaren finketa jarduerari buruz Petronorrek, Euskal Kazetarien Elkartearen laguntzaz, antolatutako ikastaroan. Bertan 18 kazetarik hartu dute parte.
Andreu Puñet Petronorren kontseilari ordezkariak jardunaldia ireki eta aurkeztu du hurrengoa gogoratuz: “Petronorrek 170 milioi euro inbertitu ditu energia eraginkortasunean, isurien murrizketan, instalazioen mantenuan, ingurumenean, ur araztegian eta segurtasunean”. Ondoren, Fran Fernandez Ingeniaritza eta Garapen zuzendariak Petronorren historia laburki birpasatu eta petrolio gordinaren merkatuen garapena aztertu du, Konpainiak berrikuntzaren eta hobekuntzen alde egindako etengabeko apustua azpimarratuz: “bere isuriak %20an gutxitu ostean, Petronorrek helburu berria dauka, 2020rako %35ean murriztea”.
Beatriz Baldo Antolakuntza eta Ekoizpen Analisiaren buruak petrolio gordinen jatorria azaldu du, baita lehengaiak nola planifikatzen diren eta bere destilazioa. Gainera, Koke Plantaren eraikuntzak “petrolio gordinaren erosketa saskian” eragina izan duela aipatu du: “gure finketa eskemara egokitzen diren petrolio gordinak erosten ditugu, horregatik, FMUa eraiki ostean petrolio gordin pisutsuagoak erosi ditzakegu, prozesatzeko gaitasun teknologikoa daukagulako. Petrolio gordinetik guztia aprobetxatzen dugu, ez dago hondakinik”.
Findegiaren segurtasun sistemak ere (zuziak, energia sistemak zein ingurumen-unitateak) jorratutako gaiak izan dira ikastaroan. Elias Unzueta Konbertsio buruak zuziak diren nahitaezko segurtasun sistema ezagutzera eman du: “Findegian arazoren bat izatekotan eta prozesu eta unitate bateko gasak desbideratu behar izatekotan zuzira, bertan erretzera, bidaltzen dira, atmosferara isurtzea ekidinez. Ezin dira inoiz ez amatatu”.
Ana Ruiz-Peinado Kalitate eta Ingurumen teknikaria Administrazio Publikoaz eta Ingurumen Baimen Bateratuaz (IBB) mintzatu da: “Eusko Jaurlaritzak ematen duen baimena da, jarduteko, baldintza batzuk kontutan izanda. Ingurumen baimen guztiak barne hartzen ditu, urak nola araztu behar diren arautzen du eta hondakinen kudeaketarako baldintzak ezartzen ditu; hondakin horien %85a balioztatu edo birziklatzen da. Kontrolpean gaude, tximinia bakoitzean neurtzaileak ditugu eta Eusko Jaurlaritzak igortzen dugunaren jakinean dago uneoro”.
Itziar Salces Kalitate eta Ingurumen teknikariak Petronorren natura ingurunea aztertu du (landaredia eta aberedia), bereziki kabina sarearen bidezko Airearen Kalitate Kontrola, atmosfera kutsatzaileen azterketa landaredietan, itsasora egindako isurien eraginaren egoera gune hartzaileetan eta 2000 Natura Sarea. Zentzu honetan Barbadunen berriztapen ekologikoari buruz hurrengoa jakinarazi du: “bertako 2.000 landare landatu ditugu, Findegi barruan eta kanpoan”.
Gualber Atxurra Erakunde Harremanen arduradunak auzokideen hautemateak aztertu ditu, Petronorrek inguruan eragina eta eragozpenak saihesteko hainbat ekimen kudeatzen direla esanez: “horrez gainera, jasotzen diren kexa guztiak aintzat hartzen dira eta hauek aztertzeko jakintza-alor anitzeko taldea eratu da”.
Jose Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa, Erakunde Harremanen eta Komunikazio zuzendariak hitzaldi saioa amaitu du gizarte erantzukizunaren eta Petronorren iraunkortasun planaren garrantziaz hitz eginez: “gardentasuna, eraginen murrizketa, enplegu eta ekonomia jardueraren sorrera, inguruko ekimenen babesa, erosketa etikoko politika eta berdintasunaren sustapena dira jarduteko lehendabiziko baloreak”.
Ikastaroa bukatu ondoren, partaide guztiek Findegiko instalazioak bisitatzeko aukera izan dute, baita FMUaren kontrol gela ere.