VI. Familia Lasterketa Abanto-Zierbenan

Abanto-Zierbenak bere VI. Familia Lasterketa izango du ekainaren 21ean, senideen artean kirola sustatzeko asmoz. Aurten ere, frogak Petronorren dirulaguntza jasoko du.

Lasterketa Las Karreresen, Mortuero 1 Kalean, hasiko da, goizeko 11:00etan. Sailkapenik gabeko froga da eta gehienez 5 buelta eman ahal zaizkio 1.5 km-ko ibilbideari. Gainera, anoa-postua eta partaideentzako opariak izango dira.

Familia talde bakoitzak, biren eta hamarren arteko partaideak izango ditu, dortsal zenbaki berdina eramango du eta froga elkarrekin amaitu beharko dute. Ekintza honen helburu nagusia familia osoa kirola egiten disfrutatzea da.

Parte hartu ahal izateko www.vamosacorrer.com webgunean izena eman beharko da, ekainaren 15a baino lehen, eta 6€ ordaindu, taldeko. Diru hori, ondoren, Sendoa Atletismo Klubari eskainiko zaio.