Portuko Agintaritzak haurrentzako jardunaldi ludikokulturala antolatuko du bihar, Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioarekin batera, Bilboko Hareatzan, portuaren ateak gizarte guztiari zabaltzeko eta itsasadarraren ertzeko udalerriekin duen harreman historikoan sakontzeko asmoz.
Urtero itsasadarraren ertzeko herri batean egingo den jaia 11:00etatik 20:00etara izango da, Bilboko Hareatzako pasealekuan. Jokoen eta jardueren bidez, bere jarduera gidatzen duten hiru lan-eremu handien berri emango dute: Portu Komertziala, Energia Sortzeko Portua eta Gurutzaontzien Portua.
Hogei jarduera ludiko baino gehiago prestatuko dira; besteak beste, ginkana itsasadarrean bertan, tirolina itsasadarra gurutzatzeko eta baita merkantzia-trena ere, bertan haurrek adin-taldetan banaturik parte hartu ahal izango dute.