Abanto-Zierbenako VI. Senitarteko Lasterketan 603 pertsonek parte hartu zuten atzo. Ume zein nagusiak famili kirolaz gozatu zuten, Petronorren babesaz, El Correok antolatutako froga honetan.
Lasterketa goizeko 11:00etan hasi zen Las Karrerasen, 1.5 km-ko ibilbideaz. Froga amaitu ondoren eta anoa-postuan indarrak berreskuratu ostean, parte-hartzaileek diskofestaren musikarekin dantzatu eta primeran pasatu zuten. Gainera, bost bizikleta ere zozkatu ziren. “Oso jarduera dibertigarria da, ondo dago kirola sustatzea” esan zuen Ana Garciak, bere familiarekin batera lasterketaren parte hartu eta gero.
Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako teknikaria, Maite Etxebarria Abantoko alkatesa, Eneko Urruela Abantoko zinegotzia, Ramon Sires El Correoren Merkataritza zuzendaria eta Luis Norberto Gomez, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintzatik, bildutako 756 euroak Sendoa Atletismo Klubari emateaz arduratu ziren. Roberto Gomez klubaren presidenteak laguntza jaso zuen.
Argazkiak, hemen.