Manu Tejada alkatea eta Víctor Pérez de Gezuraga Petronorreko zuzendari nagusia bertan zeudela, gaur goizean Abanto-Zierbenako Udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan Lanbide Heziketako 18 beka eman zaizkie udalerriko gazteei. 2011-2012 ikasturteari dagozkio.
Beka-programarako deialdia Repsol fundazioak eta Petronorrek batera egiten dute eta bere helburua Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalerrietan egoiliarren artean Lanbide Heziketaren ikasketak sustatzea da. Laugarren edizio honetan 52 gaztek lortu dute: Abanto-Zierbenako 18k, Muskizko 28k eta Zierbenako 6k. Horiek guztiak Lanbide Heziketaren hainbat mailatan matrikulatuak daude, Petronorrek eskatzen dituen espezialitateetan hain zuzen ere.
Abantoren kasu zehatzean, 2008. urtean 28 beka eman ziren, 2009. urtean 36, 2010ean 32 eta aurtengo ikasturtean 18.
2011-2012 ikasturterako emandako beken zenbatekoa 1.500 €-koa da Erdi Graduko hezkuntza-zikloetan, eta 3.000 €-koa, berriz, Goi Graduko zikloetan. Gainera, ziklo bakoitzeko bi ikaslerik onenei mila euroko beste bonus bana ezarriko zaie euren ahaleginaren ezaugarri. Horretara, oro har, aurrekontua 145.000 € bestekoa izango da.
Aurrekontua irekia da eta jarraipen-bokazioa du, gazteen artean Lanbide Heziketa sustatzera bideratutako programa delakoan. Aurrekoari eutsiz, geroz eta gazte gehiagok ikasketa horiek hauta ditzaten konfiantza izan behar da.
Berriz ere, beka-planak hiru helburu ditu:
1.Lehenik eta behin, berehalako helburu bezala, aldez aurretik Lanbide Heziketa suspertzea da eta, zehatz-mehatz esanda, fintze-jarduerak eskatzen dituen espezialitateetan gauzatzea erabaki duten Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalerrietako gazteei ikasketak amaitzeko erraztasunak ematea.
2.Hiru udalerrietan Lanbide Heziketa bultzatzea eta oraindik ikasketak erabaki ez dituzten ikasleen artean aukera hori sustatzea.
3.Dei berezia emakumeak diren gazteentzat; izan ere, teknologia berriak garatu eta ezagutza-gizarteari erantsi zaizkienetik, Lanbide Heziketa, orokorrean, eta fintze-jarduera, bereziki, ia gehien-gehienbat gizonezkoen lan-eremuaren diziplinak izateari utzi diote. Lehenengo urtean 4 neska izan ziren, 2009. urtean 9, 2010ean 15 eta aurten 2 izan dira.
Abanto-Zierbenan, 2011ko urriaren 21ean.