PETRONOR-REPSOL FUNDAZIOAREN 2012-2013KO PRESTAKUNTZA BEKEN AURKEZPENA

Erakundeari enpresa beharrei hobeto egokitutako giza baliabideak emateari ekin zion Petronorrek 1998an. Araututako Lanbide Heziketaren hezkuntza esparrua aztertu genuen eta gure inguruan Planta Kimikoko Eragile arloari zegokion prestakuntzan gabezia zegoela ikusi genuen. Hori zela eta, gure esfortzuak trebatze hori lortzerantz zuzendu genituen. 

Petronorren ustetan, hezkuntza zentroen eta ekoizpen sarearen arteko loturak giza baliabide trebatuagoak eta lan merkatuaren eskakizunei begira egokiagoak eskaintzen dizkie enpresei, eta Petronorrek badaki horrela prestatutako giza baliabide horiek enpresen kalitatea eta lehiakortasuna hobetzen laguntzen dutela. Azken finean, hori da aberastasuna sortu eta lanpostu berriak sortzeko oinarria.

 

PETRONOR-REPSOL FUNDAZIOAREN LANBIDE HEZIKETAKO BEKAK

2008an Petronorrek beste urrats bat gehiago eman zuen gazteak lan munduan barneratzeko proiektuan. Lanbide Heziketa sustatzen hasi zen Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako herrietako gazteen artean Petronor Lanbide Heziketako Beken Deialdiarekin.  Beka horiei esker, gure inguruko gazteak maila ertaineko eta goi mailako hezkuntza-zikloetan matrikula daitezke Enpresak gehien behar dituen espezialitateak ikasi eta lan merkatuan barneratzeko aukerak areagotzeko.

Beken plan honek hiru helburu ditu:

1. Hasteko, epe laburrean, dagoeneko lanbide hezkuntza aukeratu duten Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena herrietako ikasleei ikasketak bukatzen laguntzea, are zehatzago, findegiko jarduerentzat behar dituen espezialitateetakoei.

2. Hiru udalerri horietan Lanbide Heziketa sustatzea eta oraindik zer ikasiko duten erabaki ez duten ikasleen artean aukera hori sustatzea.

3. Neska gazteei bultzatzea bereziki, teknologia berrien garapenari eta jakintzaren gizartean barneratzeari esker Lanbide Heziketa eta finketa jarduera gizonen lana izateari utzi eta hori aldatu baita.

Bost deialdi aurkeztu dituzte Petronorrek eta Repsol Fundazioak (2008, 2009, 2010,2011 eta 2012 urteak), 800.000 euro ingurukoak. Guztira 301 ikasle barneratu dira, horietatik 32 neska, orain arte “gizonentzat” ziren espezialitateetan. Bi urteetan, herri bakoitzetik honako ikasleak barneratu ziren: Abanto-Zierbena, 132; Muskiz, 144; Zierbena, 25.

Betidanik finantzatutako espezialitateak hauek izan ziren:

a) Erdi Mailako Heziketa Zikloa (EMHZ):

* Mekanizatua
* Soldatzea eta Galdaragintza
* Instalazio Elektrikoak eta automatikoak

a) Goi Mailako Heziketa Zikloa (GMHZ):

* Diseinua Fabrikazio Mekanikoan
* Ekoizpenaren Programazioa Fabrikazio Mekanikoan
* Eraikuntza Metalikoak
*Industria Ekipoaren Mantentze-lanak
*Erregulazio eta Kontrol Automatikoko Sistema
* Telekomunikazio-sistemak eta Informatikoak
* Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak 
* Instalazio elektroteknikoak
   
Berri gisa, 2011-2012ko deialdian, beken % 5 ezgaitasunak zituzten ikasleentzat utzi ziren.

2013-2014 IKASTURTEA

2013ko uztailean, Repsol eta Petronor Fundazioak bere beken programa berria aurkeztu zuten. Uztailaren 30ean bukatzen da beka hauen epea.

Deialdian bertan zehaztu denez, guztira 50 beka esleituko dira ikasturte honetan, iazko eskaerei erreparatuta, eta honako diru-laguntza eskainiko zaie:

*    Erdi Mailako Heziketa Zikloak: 800 euro

*    Goi Mailako Heziketa Zikloak: 800 euro

Irizpide orokorra da ikasketei ekin dieten ikasleen jarraitutasuna diru-laguntzekin bermatzea, beti ere maila gainditzen badute. Beka edo diru-laguntza horien zenbatekoak ikastetxe pribatuko ikasketak ordaintzen ditu eta ikasleek haien etekina hobetzeko eta maila gainditzeko diru-pizgarria da, gainera.

Aurtengo deialdian ere 2 ikasle onenek 800 euroko bonusa jasoko dute haien esfortzua saritzeko.

Iaz bezala, diru-laguntzen % 5 ezgaitasunen bat duten ikasleentzat utziko da.

Bekak jasoko dituzten espezialitateak.-

Petronorrek eta Repsol Fundazioak ondorengo ikasketak burutzeko emango dituzte bekak 2013-2014 ikasturtean:

a) Erdi Mailako Heziketa Zikloa (EMHZ):

• Instalazio Elektrikoak eta automatikoak
• Telekomunikazio Instalazioak
• Mantenu Elektromekanikoa
• Mekanizatua
• Planta Kimikoa
• Soldadura eta Galdaragintza

b) Goi Mailako Heziketa Zikloa (GMHZ):

• Automatizazioa eta Industria Robotika
• Eraikuntza Metalikoak
• Diseinua Fabrikazio Mekanikoan
• Analisi eta Kalitate kontroleko laborategia
• Industria Mekatronika
• Ekoizpenaren Programazioa Fabrikazio Mekanikoan
• Telekomunikazio-sistemak eta Informatikoak
• Sistema Elektroteknikoak eta Automatizatuak

Hautagaientzako eskakizunak.-

Repsol/Petronor Fundazioaren bekak jasotzeko hautagaiek ondorengo baldintzak beteko dituzte:

a) Abanto-Zierbena, Muskiz edo Zierbena herrietan bizitzea 2011eko maiatzaren 1 aurretik.

b) Bi zikloetako batean (EMHZ edo GMHZ) eta deialdian zehaztu diren espezialitateetan matrikulatzeko beharrezkoa den titulu akademikoa edukitzea.

c) 2012/2013 bekaren onuradunek matrikulatu ziren mailako ikasgai guztiak gainditutak izan behar dituzte.

 

 

Muskizen, 2013ko uztailaren 2an