• Repsol Fundazioaren Ikasgela Mugikorra Muskizen izango da datorren 28 eta 29an (kiroldegiaren atzeko aparkalekuan) eta Abanton 30 zein 31an (Blasco Ibañez ibilbidean, frontoiaren hegalean). Eskola ordutegiaren barruan Meatzaldeko hezkuntza zentroak izango dute lehentasuna, konprometitutako agendei dagokionez, gainerako orduetan publikoarentzako irekia egongo da.
• ENERGIAREN mundua…ba al zenekien? Egungo gizartean energiak duen garrantziaz eta haren erabilera arduratsuaz modu didaktikoan jabetzea xede duen ekimena da.
• Hezkuntza sentsibilizazioko kanpaina hau Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei dago zuzendua.
• Hezitzaile espezializatuek zuzentzen dute Gela Mugikorra. Abangoardiako teknologiak erabiltzen ditu eta ezgaitasunen bat dutenentzat ere dago egokitua.
• Jardueren eta panel interaktiboen bitartez, petrolioaren industriaren faseak ezagutu daitezke, haren ustiapenetik hasita eratorrien ekoizpenera.
• Ekimen honen xedea, gainera, ikasleen artean zientzia, teknologia eta ingurumena zaintzearen inguruan jakin-mina piztea da.
Repsol Fundazioak ENERGIAREN mundua…ba al zenekien? Jarri du martxan, gazteenen artean gehienbat petrolioaren eta haren eratorrien ustiapen, fintze eta ekoizpen prozesuak modu didaktikoan azaltzeko xedearekin.
Hezkuntza sentsibilizazio kanpaina hau DBH eta Batxilergoko ikasleei dago zuzenduta gehienbat eta baita irakasleei, elkarteei eta nahi duen guztiari ere.
Gazteek energia hobeto ezagutzea, egungo gizartean hark daukan garrantziaz jabetzea eta haren erabilera eta ekoizpen arduratsua beharrezkoa dela helaraztea dira helburu nagusiak.
Repsol Fundazioak Gela Mugikorraren bitartez burutzen du kanpaina. Gela horretan hezitzaile espezializatuek zuzendutako jarduera pedagogikoak burutzen dituzte. Gelan abangoardiako teknologiak daude, errealitate areagotua, horma interaktiboa, ukipen pantailak eta ikus-entzunezkoak, besteak beste. Gainera, ezintasunen bat dutenei ere egokituta dago eta sarbidea erraztu zaie bai gelara sartzeko bai ekintzetan parte hartzeko.
Panelen eta programatutako jardueren bitartez, ikasleek petrolioa gehien erabiltzen den energia iturria dela ikasiko dute, eta baita gure eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun produktu askotarako erabiltzen dela ere. Gelan, modu atseginean eta didaktikoan azalduko dira petrolioaren ustiapena eta finketa prozesuak, planta petrokimikoen funtzionamendua eta produktu eratorriak nola lortzen diren. Energiaren industria arloko azken aurrera pausoak ere ezagutzera emango dira bertan.
Gela Mugikorrak 30 pertsonako taldeak har ditzake jardueretan. Madrilgo Mostolesen ekin zion bere ibilaldiari otsailaren 13an eta guztira Espainiako 50 udalerri baino gehiagotan egongo urte honetan zehar. Orain arte 28.000 inguru pertsona hurbildu dira.
Gehiago jakiteko zoaz www.fundacionrepsol.com gunera.
Argazkiak, hemen.