Petronor-Repsol Fundazioaren Lanbide Heziketa bekak. 2014/2015 ikasturteko lehen ordainketa.

2014-2015 ikasturterako Petronor-Repsol Fundazioaren Lanbide Heziketa Beken zazpigarren deialdia gaur hasi da ikasle onuradunei 500 euroko aurrerapena emanez.

Ekitaldia Findegiko Muñatones Eraikinean izan da, Cesar Gallo Repsol Fundazioaren presidenteordea, Andreu Puñet Petronorren kontseilari delegatua, Juan Manuel Seco Somorrostro Irakas-gunearen zuzendaria eta Abanto-Zierbenako, Muskizko zein Zierbenako alkateak, Maite Etxebarria, Borja Liaño eta Marce Elorza, hurrenez hurren, bertan zirela.

Repsol Fundazioak eta Petronorrek elkarrekin sortutako beka programa honen helburua Abanto-Zierbenako, Muskizeko eta Zierbenako gazteen artean Lanbide Heziketa sustatzea da. Deialdi honetan 33 gaztek lortu dituzte, Abanto-Zierbenako 18, Muskizko 13 eta Zierbenako 2.

Ekitaldian zehar Andreu Puñetek Repsol Fundazioaren eta Petronorren poztasuna aurkeztu du  inguruaren garapenean parte hartzeagatik “sortutako balioaren zati bat itzuliz eta bere gazteen prestakuntzan lagunduz”. Ildo beretik Cesar Gallok hurrengoa gogoratu die ikasleei: “jasotzen ari zareten prestakuntzari esker lehiakortasun bat defendatu dezakezue eta dauden postuak lortzeko eskaintza egin, zuen prestakuntza ez duen beste baten baldintzen gainetik zaudetelako. Ematen zaizuen zenbatekoa ondo erabili eta kontutan izan hartu duzuen konpromisoa”.

Juan Manuel Secok bere aldetik Repsol Fundazioaren eta Petronorren laguntza eskertu du gazteen prestakuntzan, baita ikasleen esfortsua ere: “bekei probetxu ona ateratzen diotela egiaztatu baitugu”.

2014-2015 ikasturterako emango diren beken zenbatekoa 800€-koa izango da Erdi Mailako zein Goi Mailako Heziketa Zikloentzako. 21 beka eman dira GMHZ-ko ikasleentzako eta 12 EMHZ-koentzako.

Guztiek Petronorrek eskatzen dituen espezialitateetan matrikulatu dira; goi mailako zikloetan ekoizpen mekanikoaren produkzio Programazioan eskaera handia egon da, baita erdi mailako zikloetako Mekanizazioan ere.

Deialdiaren bi ikaslerik onenek aparteko 800 euroko ordainsaria jasoko dute, egindako esfortzuarengatik.  Guztira 28.000 euro inbertitu dira.

Gazte gehienak 17 eta 22 urte bitartean daude.


Muskizen, 2015ko urtarrilaren 20an.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.

Bideoa Youtuben, hemen.