Petronorrek jakinarazi nahi du bihartik aurrera, ekainak 27, G4 Desulfurazio Unitatea gelditzeari ekingo zaiola, mantenu lanak egin ahal izateko. Geldialdiak 2 aste inguru iraungo du eta ez du ekoizpenean eraginik izango.
Etenaldiak irauten duen artean aurrez erabakitako arauak betetzeaz gainera, zaratarik gehien eragin dezakeen fasea egunez egingo da, gasak zuzira bideratuko dira modu ziur batean erre daitezen eta etenik gabe kontrolatuko dira isuriak, baita atmosferara kanporatu daitezkeenak murriztuko. Daitekeena da tarteka-marteka 1. Plantako zuziaren garra gehitzea.
Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.