Mello Sariaren IV. edizioa martxan jarri da. Petronorren babesa duen frogak Muskizen izango da datorren urriaren 25ean, Donibane Plaza irteera eta helmuga gunea izanik. Izena emateko epea zabalik dago jadanik.
Zale eta profesionalentzako trail running froga hau oinez edo korrikan egin daiteke. Ibilaldia goizeko 8:00etan hasiko da Donibane Plazan eta korrikalariak bi ordu beranduago, 10:00etan, irtengo dira. 23.6 kilometroko eta 2.600 metroko aldea duen ibilbideak Muskiz inguratuko du herriko mendi eta leku adierazgarrienetatik pasatuz. Mendi lasterketan izena emateak 15 euro kostako du eta ibilaldian 10€.
Txikiek ere beraientzako ibilbidea izango dute, 9 kilometrokoa, eta iazkoarekin alderatuz ezberdina. Ibilketa Donibane Plazatik irtengo da 9:45tan eta inskripzioa enparantzan bertan egin daiteke.
Izena eman Txalapartan (Muskiz), Sportlandian (Portugalete) edo hemen.
Informazio gehiago, hemen.