PETRONOR-REPSOL FUNDAZIOAREN 2015-2016KO PRESTAKUNTZA BEKEN AURKEZPENA

1998an Petronorrek enpresa beharrei hobeto egokitutako giza baliabideaz erakundea hornitzeko ibilbideari hasiera eman zion. Araututako Lanbide Heziketaren hezkuntza esparrua aztertu genuen eta gure inguruan Planta Kimikoko Operadore arloari zegokion prestakuntzan gabezia zegoela ikusi genuen. Hori zela eta, gure esfortzuak trebatze hori lortzerantz zuzendu genituen.

Petronorren ustetan, hezkuntza zentroen eta ekoizpen sarearen arteko loturak giza baliabide trebatuagoak eta lan merkatuaren eskakizunei begira egokiagoak eskaintzen dizkie enpresei, eta Petronorrek badaki horrela prestatutako giza baliabide horiek enpresen kalitatea eta lehiakortasuna hobetzen laguntzen dutela. Azken finean, hori da aberastasuna sortu eta lanpostu berriak sortzeko oinarria.

PETRONOR-REPSOL FUNDAZIOA LANBIDE HEZIKETAKO BEKAK

2008an Petronorrek beste urrats bat eman zuen gazteak lan munduan barneratzeko proiektuan. Lanbide Heziketa sustatzen hasi zen Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako herrietako gazteen artean Petronor Lanbide Heziketako Beken Deialdiarekin. Beka horiei esker, gure inguruko gazteak erdi mailako eta goi mailako hezkuntza-zikloetan matrikulatu daitezke, Konpainiak gehien behar dituen espezialitateak ikasi eta lan merkatuan barneratzeko aukerak areagotzeko.

Beken plan honek hiru helburu ditu:

1. Hasteko, epe laburrean, dagoeneko lanbide hezkuntza aukeratu duten Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbena herrietako ikasleei ikasketak bukatzen laguntzea, are zehatzago, findegiko jarduerentzat behar dituen espezialitateetakoei.

2. Hiru udalerri horietan Lanbide Heziketa sustatzea eta oraindik zer ikasiko duten erabaki ez duten ikasleen artean aukera hori sustatzea.

3. Neska gazteei bultzatzea bereziki, teknologia berrien garapenari eta jakintzaren gizartean barneratzeari esker Lanbide Heziketa eta finketa jarduera gizonen lana izateari utzi eta hori aldatu baita.

Zazpi deialdi aurkeztu dituzte Petronorrek eta Repsol Fundazioak (2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013 eta 2014 urteak), 846.500 euro inguruko aurrekontuarekin. Guztira 371 ikasle barneratu dira, horietatik 33 neska, orain arte “gizonentzat” ziren espezialitateetan matrikulatutakoak. Urte hauetan, herri bakoitzetik honako ikasleak jaso dute beka: Abanto-Zierbena, 163; Muskiz, 179; Zierbena, 29.

Gainera, 2011tik beken %5a ezgaitasunak dituzten ikasleentzat erreserbatzen da.

2015-2016 IKASTURTEA

2015ko uztailean, Petronorrek eta Repsol Fundazioak beka programa berria aurkeztu dute. Abuztuaren 30ean bukatzen da beka hauen epea.

Deialdian bertan zehaztu denez, guztira 50 beka esleituko dira ikasturte honetan, iazko eskaerei erreparatuta, eta honako diru-laguntza eskainiko zaie:

– Erdi Mailako Heziketa Zikloak: 800 euro

– Goi Mailako Heziketa Zikloak: 800 euro

Irizpide orokorra da ikasketei ekin dieten ikasleen jarraitutasuna diru-laguntzekin bermatzea, beti ere maila gainditzen badute; ikasleek haien etekina hobetzeko eta maila gainditzeko diru-pizgarria da, gainera.

Deialdiko 2 ikasle onenek 800 euroko bonus gehigarria jasoko dute, hurrenez hurren, euren ahaleginaren erakusgarri, betiere euren batez besteko emaitza 8,5etik gorakoa bada.

Iaz bezala, diru-laguntzen %5a ezgaitasunen bat duten ikasleentzat gordeko da.

Bekak jasoko dituzten espezialitateak:

Petronorrek eta Repsol Fundazioak ondorengo ikasketak burutzeko emango dituzte bekak 2015-2016 ikasturtean:

a) Erdi Mailako Heziketa Zikloa (EMHZ):

• Artapen elektromekanikoa
• Instalazio elektriko eta automatikoak
• Lantegi kimikoa
• Mekanizazioa
• Soldadura eta galdaragintza
• Telekomunikazioko instalazioak

b) Goi Mailako Heziketa Zikloa (GMHZ):

• Automatizazioa eta robotika industriala
• Fabrikazio mekanikoko diseinua
• Fabrikazio mekanikoko ekoizpeneko programazioa
• Instalazio termiko eta fluidodunen mantentzea
• Instalazio termiko eta fluidodunen proiektuen garapena
• Kalitatea aztertzeko eta kontrolatzeko laborategia
• Kimika industriala
• Mekatronika industriala
• Metalezko eraikuntzak
• Sistema elektrotekniko eta automatizatuak
• Telekomunikazio eta informatikako sistemak

Hautagaientzako eskakizunak:

Petronor-Repsol Fundazioaren bekak jasotzeko hautagaiek ondorengo baldintzak beteko dituzte:

a) Abanto-Zierbena, Muskiz edo Zierbenan bizitzea 2013ko maiatzaren 1a aurretik.

b) Ziklo batean (EMHZ edo GMHZ) eta deialdian zehaztu diren espezialitateetan matrikulatzeko beharrezkoa den titulu akademikoa edukitzea.

c) 2014/2015 bekaren onuradunek matrikulatu ziren mailako ikasgai guztiak gaindituak izan behar dituzte.

 

*Deialdiaren kartela, hemen.

*Bekak lortzeko oinarrizko arauak zein harpidetza egiteko inprimakiak , hemen.