Guztira 50 beka emango dira Petronorrek eskatzen dituen Lanbide Heziketa ikasketak egin nahi dituzten, Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako, ikasleen artean. Laguntza 800 eurokoa izango da Erdi Mailako eta Goi Mailako Prestakuntza Zikloentzat. Gainera, deialdiko bi ikaslerik onenek 800 euroko bonus gehigarria jasoko dute euren ahaleginaren sari, betiere bere batez besteko emaitza 8.5etik gorakoa bada.
Jose Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak azaldu duenez, “2008an hasi zen ekimen hau gure gizarte erantzukizunaren barruan kokatzen da, gizarteari eman digunaren zati bat bueltatzeko. Krisialdia hasi zenetik enplegua da gure inguruko arazorik nabarmenena eta horri erantzuna emateko beharra zegoen. Horregatik 2008an gure inguruko gazteen enplegugarritasuna hobetzea izan zen abian jarri genuen ekimenetako bat. Gaur egun enplegugarritasuna prestakuntzatik pasatzen da, horregatik lanbide heziketan bere sarkuntza erraztea erabaki genuen, lana bilatzerako orduan etorkizun argiagoa izateko. Lehendabiziko deialditik 371 bekadun izan ditugu, 846.500 euroko inbertsioaz”.
Azpimarratu beharra dago 371 bekadun horietatik 33 emakumeak izan direla. Zentzu horretan Zudairek hurrengoa aipatu du: “berezitasun mota hauetan emakumeen presentzia sustatu nahi dugu, baita pertsona ezgaituak lagundu, haientzako beken %5a erreserbatuz”.
Petronor-Repsol Fundazioaren bekak jasotzeko hautagaiek Abanto-Zierbena, Muskiz edo Zierbenan bizi behar dutela 2013ko maiatzaren 1a baino lehenagotik eta ziklo batean (EMHZ edo GMHZ) eta deialdian zehaztu diren espezialitateetan matrikulatzeko beharrezkoa den titulu akademikoa eduki behar dutela. Horrez gainera, 2014/2015 bekaren onuradunek matrikulatu ziren mailako ikasgai guztiak gaindituak izan beharko dituzte.
Deialdiaren kartela, hemen.
Bekak lortzeko oinarrizko arauak zein harpidetza egiteko inprimakiak , hemen.
Prentsa Oharra, hemen.
Bideoa, hemen.