Lopez Atxurrak bilera oso positibotzat jo zuen, hurrengoa azpimarratuz: “Petronor, bere teknologia zein industria garapenean, Bizkaiko bektore estrategiko moduan sendotzeko ditugun interes eta helburu berberak”. Horrez gainera, Muskizko findegiaren presidenteak Rementeriak “berritasun teknologikoaren, prestakuntzaren balorazioaren eta, etorkizuneko bermetzat, industria birekipamenduaren bidean Bizkaia kokatzeko duen interesa” nabarmendu zuen.
Diputatu nagusiak, bere aldetik, berak eta Foru Aldundiak “Bizkaia energia alorrean bikaintasuneko lurraldea bihurtzeko” duten nahia ezagutarazi zion Emiliano Lopez Atxurrari. Gainera, Energy Intelligence Center (EIC) abian jarzeko idea jakinarazi zion, interes handiz hartutako proiektua, beraz “hurrengo hilabetetan elkarrizketak izateko arrazoiak dauzkagu” gaineratu zuen.
Bideoa, hemen.