Datuak hiru udalerrietako behatoki finkoetatik jaso dira eta kutsatzaile posibleak aztertzen dituzte, osasuna eta ingurumena kaltetzeko duten arriskuaren arabera. Urteko neurketak hurrengo balio eskalaren arabera ezartzen dira: “oso txarra”, “txarra”, “hobetu daiteke”, “ona” eta “oso ona”. Industria zein trafikoaren eragin posibleei egotzi ahal zaizkien ingurumen datuak “ona” eta “oso ona”-ren artean daude. Zehazki, hiru herrietan airearen kalitatearen datuak onak dira nitrogeno dioxidoari eta partikulei dagokionez, eta oso onak sufre dioxido , karbono monoxido eta bentzenoari dagokionez.
Orokorrean, datu guztiak antzekoak dira hiru udalerrietan, salbu partikulena. Abanto eta Zierbenan ikerketak “on”-tzat ematen ditu eta Muskizen, aldiz, “oso onak” direla dio.
Nahiz eta zonaldean datu txar edo oso txarrik ez izan, ozonoari dagokiona “hobetu daitekeela” dio ikerketak, industriari egotzi ezin zaion arren. Gainera, ikerketak dioenez gero “estazioetako batean ere ez dira atalase-balioak gainditu 2014an zehar”.