2015eko lehen seihilekoan 15.5 milioi tona kargatu eta deskargatu dira Bilboko Portuan, 2014ko hilabete berdinetan baino 482.046 tona gehiago. Jarduera %3.5eko hazkuntzarekin, 32 milioi tona inguru, ixtea itxaro da.
Portuaren hazkuntza, batez ere, granel likidoen handiagotzetik (%7.57) eratorria da, gas naturalaren trafikoaren igoera nabarmenduz, %30a hazi baita. Era berean, petrolio gordinaren trafikoak %29 hazi dira, nahiz eta Petronorren etenaldi teknikoa izan, eta fuel-olioa %52a jaitsi da.
Azpimarratu beharra dago, gainera, munduko herrialde boteretsuenek erabakitako akordio nuklearra, Estatu Batuak eta Iran buru, kanpo merkataritzaren mesederako izango dela, petrolioaren salmenta erasaten zuten zigorrak kenduko baitira. Iraneko gordina zirkulatzen hastean bere prezioak merke mantentzea eragingo du eta honek euskal industriak, Petronor barne, lehiakorragoak izatea ahalbidetuko du.