Igandean, 12:00etatik aurrera, XXXII. Petronor Ikurriña izango da Zierbenan, denboraldiaren hamazazpigarren jardunaldia, txapelketako bigarren blokeari amaiera emango diona, playoff-erako izango diren azken bi jardunaldien aurretik. Zierbenako traineruak, 10. postua duenez gero, ACTn jarraituko du.
Estropadak 5.556 metroko luzera izango du, lau luze eta hiru ziabogaz. Azken estropada honetako txanden eraketa ligaren sailkapen nagusiaren arabera egingo da.
Aurkezpenean zehar Iñigo de Loyolak “Petronorrek, Klubak zein Udalak dituzten harreman onak” urguiluz azpimarratu ditu, Begoña Romo, Findegiaren Kanpo Harremanen arduraduna, harreman bikain horien protagonista nagusi izendatuz. Txitok ere Petronorri, Zierbenako Udalari, babesle zein laguntzaile guztiei eskerrak eman dizkie “zuei esker trainerua uretan jarraitzen duelako”. Jose Luis Arredondok, bere aldetik, hurrengoa aipatu du: “Petronorrentzat ohore handia da estropada hauen XXXII edizioa babestea. Proiektu honetan eta baita inguruko elkarte zein udalek proposatutako ekimenei laguntza ematen jarraituko dugu”.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.