Somorrostro Irakas-gunearen kolaborazioarekin, 9 hilabete ingurutan, 26 ikasleek –horietatik 4 emakume- heziketa teorikoa jasoko dute eta Petronorren praktikak egingo dituzte. Azpimarratu beharra dago Ikasleen %69a Findegiaren inguruko herrietakoak direla: Abanto-Zierbenako 6, Muskizko 8 eta Zierbenako 4.
2014ko maiatzetik Petronorrek egiten duen hirugarren ikastaroa da eta data horretatik guztira 80 ikaslek operadore izateko hezkuntza jasoko dute. Findegiaren 70 profesional baino gehiagok bere prestakuntzan parte hartzen dute.
“Findegia lehiakorragoa izateko aldaketa prozesuan dago eta etorkizuneko Petronor berri horretan ezagutza eta jarrera duten pertsonak behar dira, konprometituak daudenak” esan du Jose Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak. Ildo beretik Manu Nuñez Petronorren Produkzio zuzendariak hurrengoa gogoratu die ikasleei: “prestatzaile zein irakasle onak ditugu, baita ikasketa plan ona ere, eta eskatzen duguna erantzukizuna zein ardura da, Petronorren etorkizunaren parte izan zaitezten”.
Jose Manuel Garcia Jometon Muskizko Findegiko Produkzio Zuzendaritzaren laguntzaileak eta Juanma Seco Somorrostro Irakas-gunearen zuzendariak, bere aldetik, “zorioneko ikasleek” aukera aprobetxatu behar dutela aipatu dute.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.