Arantza Quiroga Euskadiko Alderdi Popularraren presidenteak Petronor findegia bisitatu du gaur. Emiliano Lopez Atxurra konpainiaren presidentea berarekin izan da.
Arantza Quirogak, Anton Damborenea Bizkaiko Alderdi Popularraren presidentearekin batera, finketa jardueraren, Petronorren egoeraren, Findegiaren etorkizuneko proiektuen eta orokorrean baina bereziki Euskadiko energia sektorearen egungo egoeraren berri jaso du.
Andreu Puñet Petronorren kontseilari delegatua eta Jose Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendaria Quirogarekin ere izan dira bisitan zehar.