XXXVI. Automatika Jardunaldietan parte hartu duten katedradun eta irakasle taldeak Petronor bisitatu du; ekitaldi zientifikoaren enpresa babeslea.
Bisitariak bi txandatan etorri ziren. Rafa Gonzalez Petronorren Prozesu buruak haiekin izan zen eta gordinaren finketa prozesuaren zein Findegian garatutako automatika lanen inguruko hitzaldia eskaini zien, PIDs-en Sintonia, Denbora Errealeko Optimizazioa eta Mugimenduen Kudeaketarako Sistema azalduz, besteak beste.
Angel Gil Zerbitzu Orokorren arduraduna gidari, Petronorren instalazioak ezagutzeko aukera izan zuten eta kontrol geletako bat bisitatu, 3. Plantakoa hain zuzen ere.