Larunbatean, irailak 20, Muskizko San Juan zelaian herriko XXXIII Nekazal eta Abere Azoka izango da.
100 stand inguruk San Juan zelaia beteko dute, gazta, hestebeteak, fruitu zein barazkiak, ogia, eztia, loreak, kontserbak, saskigintza eta egurra, txokolateak, ekologia eta euskal pastela bezalako produktuz. Nekazal atalaren barruan Bizkaiko Txakolina jatorrizko deitura duten txakolinen txapelketa garatuko da.
Abereen atalean Muskizko behi zein ardi ganaduaren erakusketa izango da. Zaldi txapelketa ere izango da, zeinetan 45 zaldi inguruk parte hartuko dute. Lehiaketaren ostean zaldi trebetasunen erakustaldia antolatuko da eta txikiak paseatzeko poniak ere izango dira.
Aldi berean, Donibane frontoian Herriko Merkataritzaren Sustapenerako Azoka egongo da.