Azoka goizeko 10:00etan hasi zen azoka, Donibane Plazan, ekintzez betetako programaz. Bertaratu zirenek mikologia, ehiza txakurren, sendabelarren eta arrantza tresnen erakusketaz disfrutatzeko aukera izan zuten. Gainera, hilketarik gabeko arrantza tailerra, falkoneria, arku-tiroa eta haurrentzako ekintzak antolatu ziren, baita Enkarterriko produktu eta eskulangintzen postuak, eta harriko arrain zein ehiza dastatzea ere izan zen. Aurten, berritasun moduan, Ertzaintzaren erreskate erakustaldia ikusi ahal izan zen bere txakur unitate zein helikopteroaz.
Jardunaldian zehar Barbadun ibaia amuarrainez birpopulatu zen eta bi entitateri (Ninfa Arrantza Eskolari eta Forjas XXI enpresari) omenaldia eskaini zitzaien, baita azokara gerturatu ziren bisitariei eskaintzen zitzaien harriko arrain zein ehiza dastatzea prestatzen zuten sukaldariei ere: Gonzalo Gonzalez, Tomas eta Miguel Iparragirre anaiak, eta Mari Nieves Corrales.
Petronorrek, ekimena ekonomikoki babesteaz gainera, azokarako BBK etxolen lagapena eta BM Supermerkatuetako janariaren emana kudeatzeaz arduratu da. Jose Luis Arredondo Findegiaren Ekonomia zein Finantza zuzendaria eta Gualber Atxurra Erakunde Harremanetako teknikaria bertan izan ziren.
Argazkiak, hemen.