Pobeñako Sokorroko Ama bere ermitara bueltatu da Sokorrillo erromesaldian egiten den ohiko prozesioan, San Nikolas Barikoaren elizan ia hilabetea izan ostean.
Pobeñako auzokideek arrantzale eta marinelen Ama Birjinarekin izan dira San Nikolas Barikoaren elizatik ermitara bueltako bidean. Sokorroko erromesaldian bezala, arrosa petaloak bota, aurreskua dantzatu eta bertako zahar etxera gerturatu zaio, aitite zein amamak bisitatzeko. Ondoren meza eskaini zaio, bere ohorean.
Prozesioaz gainera, egunean zehar urte eta gustu guztientzako ekintzak izan dira: txikientzako jokoak, trikipoteoa, “Fuente Otxaran” antzezlanaren aurkezpena, igel txapelketa, berbena, etab.
Argazkiak, hemen.