Burdin Jaiak pertsona guztien gustukorako ekintzez betetako programa izan du: nekazal produktuen erakusketa zein salmenta, artisautza, musika saioak, birsortze eta txapelketak, herri bazkaria, haurrentzako tailerrak, etabar. Gainera, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak bere ateak ireki ditu erakusketa eta pieza berriak ezagutarazteko asmoz.
Aurten, berritasun moduan, meategietan haien bizitza utzi zuten meatzariek omentzeko xedez, larunbat gauean antolatutako martxa isila aipatu beharra dago. Ehunka pertsonek Gallartako kaleak zeharkatu zituzten 500 faroltxo azoka gunerarte eramanez.
Maite Etxebarria Abanto-Zierbenaren alkatesak, Lorea Bilbao Euskara eta Kultura foru diputatuak, eta Itziar Epalza Merkataritza, Turismo, Garapen Ekonomiko zein Lehiakortasuneko kontseilariordeak azokaren IX edizioa inauguratzeaz arduratu ziren, bereziki Meatzaldeko eta Ezkerraldeko, baina baita Bizkaia osoko, alkate eta pertsona ospetsuekin batera. Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako teknikaria “urguiluz” herri honen meatze iragana oroitzera bideratutako ekitaldian ez zen falta izan.
Argazkiak, hemen.