Elena Rodriguez Saez EHUren ingeniaritza kimikoko doktoretzaren ikasleak bere laborategi ikerlana aurkeztu zuen, atzo, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Areto Nagusian izandako Zabalduz jardunaldian. Petronorrek “Plastiko eta pneumatikoen balioztapena findegiaren FCC unitateetan” deitutako ikerlan hau babestu du.
Doktore tesia Zabalduz programaren barruan kokatzen da eta bere helburua findegiak plastiko zein pneumatikoak birziklatzeko duten kapazitatea aztertzea da. Hainbat entsegu egin ostean, FCC unitatea laborategi eskalan birsortzen duen erreaktorean, emaitzek baieztatzen dute findegien kapazitatea hondakin hauek balioztatzeko.
Petronorrek proiektua babestu du petrolioaren eremuan unibertsitate ikerlan honek duen interesagatik, hondakinen birziklapen eta bererabilpenean gainerako findegien erreferente bihurtzeko helburuz, bere FCC unitatearen bidez.