Ondarearen Europako Jardunaldiak direla eta, Trueba Enkarterrietako Dokumentazio zein Dibulgazio Zentroak hitzaldia eta Campomareko (Pobeña) garbitegi eta kargategira bisitaldia antolatu zuen larunbatean. 30 pertsona inguruk hartu zuten parte.
Hitzaldiaren eta bisitaldi gidatuaren bidez, Muskizko meatze iragana gerturatu zitzaien jardunaldiaren parte-hartzaile guztiei. Goizeko 10:00etan Ricardo Santamaria Trueba Zentroaren zuzendariak hitzaldia eskaini zuen meatzaritza eta burdinaren ustiapen industrialaren inguruan, Pobeñako eskoletan.
Ondoren, Campomar bisitatu zen, Bizkaiko meatze paisaiarik garrantzitsuenetarikoa ezagutzeko: Orconera Iron Ore Konpainiak bertan izandako mea garbitegiaren instalazioak eta Maclennan Konpainiaren kargategia.
Argazkiak, hemen.