Gaur, 2015eko urriak 21, Marty McFly-k, “Regreso al Futuro” sagaren bigarren filmean, 1985tik etorkizunera bidaiatzen zuen eguna da.
Robert Zemeckis-ek zuzendutako eta Steven Spielberg-ek produzitutako filmak arrakasta handia izan zuen, diru asko bilduz. Hori dela eta gaurko egunean zehar trilogiaren zaleek eta baita hainbat markek ere Michael J. Fox -McFlyren papera egiten zuen aktorea- etorkizunera, 2015eko urriaren 21era, bidaiatzen zuen eguna ospatzen ari dira.
Arratsaldeko 16:30etan bidaiatzen zuen, Kaliforniako orduan, beraz “Euskadiko etorkizun” honetara goizeko 1:30etan helduko dela itxaro da. Ez harritu beraz zientzia-fikzioko filma honen protagonista Petronorren hornitegiren batean ikusten baduzue bere DeLoreanekin.