Jardunaldiaren helburuak, besteak beste, Enpresa Gizarte Erantzukizuna (EGE) hainbat ikuspegitatik aztertzea, euskal enpresek EGEri buruz duten jarrera ezagutzea, EGE sustatzen duten lehiakortasun faktoreak identifikatzea eta EGE estrategiak hartzearen abantailak jorratzea dira.
Jardunaldian Eduardo Garcia Moreno Repsoleko EGE zuzendariaren aurkezpena izango da, bere konpainiaren Iraunkortasun Planaren edukien barrenak azaltzeko.
Lehenengo eztabaida saioan Enpleguaren Kudeaketaren eta Hornitzaileen Trakzioaren esparrutik helduko zaio lehiakortasunari, hizlari hauekin: Jose Ignacio Zudaire Petronorreko Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuendaria, Iñigo Elorza Tamoineko gerentea, Jesus Izcue Arcelormittal taldeko Giza Baliabideen zuzendaria, Isaac Ruiz Gamesako Enpresaren Gizartearekiko Erantzukizunaren zuzendaria eta Carlos Blanco Pasamontes Eulen taldeko Proiektu Orokor, EGE eta Erakunde Harremanetarako zuzendaria.
Lehenengo eztabaida saio honen ostean, 11:30etan, Coffee Break-aren denboran, Nerea Lupardo Izaiteren presidenteak eta Jose Ignacio Zudaire Petronorreko Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak prentsaurrekoa eskainiko dute, kazetarien eskakizunei erantzuna emateko.
Bigarren mahai inguruan Ingurumenaren Kudeaketa, Babesletza eta Mezenasgoa alorretako esperientziak eta erronkak landuko dira, hizlari hauekin: Javier Agirre Eusko Jaurlaritza-IHOBEko zuzendari nagusia, Jesus Murga, ITPko Kalitate eta Ingurumen zuzendaria, Alejandro Martinez Berriochoa Eroskiko EGE zuzendaria zein Eroski Fundazioaren zuzendari orokorra eta Nerea Lupardo Euskalteleko Erakunde Harremanetarako zuzendaria.