Jardunaldiaren helburuak, besteak beste, Enpresa Gizarte Erantzukizuna (EGE) hainbat ikuspegitatik aztertzea, euskal enpresek EGEri buruz duten jarrera ezagutzea, EGE sustatzen duten lehiakortasun faktoreak identifikatzea eta EGE estrategiak hartzearen abantailak jorratzea izan dira. Zentzu honetan, Nerea Lupardo Izaiteren presidenteak hurrengoa azaldu du: “EGE ez da elementu tangentziala, enpresaren bizitzaren paralelo, baizik eta benetako palanka, lehiakortasunean eragiten duena, kuantifikatu daitekeena, ezinbestekoa gaur egun, enpresa berritzaile zein lehiakorren rankingean izan nahi diren enpresa horientzat”.
Jardunaldia bi eztabaida saiotan banatu da. Lehenengoan Enpleguaren Kudeaketaren eta Hornitzaileen Trakzioaren esparrutik heldu zaio lehiakortasunari. Bigarrenean Ingurumenaren Kudeaketa, Babesletza eta Mezenasgoa alorretako esperientziak eta erronkak landu dira.
Gainera, Eduardo Garcia Moreno Repsoleko EGE zuzendariak Petronorren Iraunkortasun Plana aurkeztu du, Jose Ignacio Zudaireren esanetan “Findegiari ekarpen handia egin dion plana. Hiru gauza bereziki: konpainiaren barnean zabaldu behar izan dugu eta hori garrantzitsua da; interesatutako parteak, auzokideak, gizarte zibila orokorrean, hornitzaileak.. entzuteko esfortzu nabaria egin da, 800 inkesta inguru egin dira zer pentsatzen duten eta Petronorretik espero dutena jakiteko asmoz; horrez gainera, plana idatziz izatean, hor daude gure konpromisoak, publikoak dira, eta bere betekizunean zorrotz izatera behartzen gaituzte. Interesatutako taldeek enplegua sustatu eta aberastasuna sortu behar dugula uste dute. Horregatik 80 pertsona kontratatu ditugu urte eta erdian, eta hornitzaileak garatzearen aldeko apustua egiten dugu, tokiko hornitzaileak lehiakorrak izateko gure eskuan dagoena egingo dugu”. Gainera, Gizarte Erantzukizunik gabe, lehiakortasunik ez dagoela azpimarratu du, jardunaldiaren ondorio gisa, “konfiantza funtsezkoa da eta ekimen onak zein erantzukizuna izaten irabazten da, bai merkatuan eta bai gure auzokideen artean”.
Argazkiak, hemen.
Bideoa, hemen.