Petronorrek eta Izaitek Enpresen lehiakortasunari zein Gizartearekiko Erantzukizunari buruzko Jardunaldia antolatu dute Guggenheimen
Izaite Iraukortasunaren Aldeko Euskal Enpresen Elkarteak, Petronorren laguntzaz, Enpresen Lehiakortasunari zein Gizartearekiko Erantzukizunari buruzko Jardunaldia antolatu du Bilboko Guggenheim Museoaren Entzunaretoan.
Jardunaldiaren helburuak, besteak beste, Enpresa Gizarte Erantzukizuna (EGE) hainbat ikuspegitatik aztertzea, euskal enpresek EGEri buruz duten jarrera ezagutzea, EGE sustatzen duten lehiakortasun faktoreak identifikatzea eta EGE estrategiak hartzearen abantailak jorratzea izan dira.