Antonio Brufau Repsolen presidenteak eta Evo Morales Bolibiaren presidenteak Margarita-Huacaya proiektuaren hirugarren fasearen amaiera ezagutzera eman dute, Andeetako herrialdearen historian izandako ekoizpen eremurik handiena. Proiektuak egunero 19 milioi metro kubikoko gas ekoizpen errekorra lortu du, Bolibiako produkzioaren %30a baino gehiagoren baliokide.
Morales eta Brufau Margarita-Huacaya eremuan ezagutzera eman zuten gertaera hau. Bertan, bisita egin zuten, zulaketa lanen garapena eta ustiapen ekintzen prestakuntza ezagutzeko asmoz.