Aitorrek, Repsol MAS Petronor txartela duten Abanto, Muskiz zein Zierbenako auzokideei zuzendurik zegoen, zozketan parte hartu zuen. Egiten zen galdera zuzen erantzun zuen eta bihar, azaroak 21, arratsaldeko 20:00etan, Euskalduna Jauregian Gaetano Donizettiren “Roberto Devereux” operaz disfrutatzeko sarrera bikoitza irabazi du.
Aitor bere emaztearekin joango da operara eta oso pozik aurkeztu da sorpresa honengatik, “asko harritu eta poztu nau. Petronorrek mota honetako zozketak egitea oso ondo iruditzen zait, ekintza hauetara joateko aukera ematen dizulako, zeren agian zu borondatez ez zinateke joango”.
Petronorrek hilero familiarekin, bikotearekin edo lagunekin gozatzeko hainbat esperientzia zozkatzen jarraituko du, Findegiaren Auzo Elkarteko kideen, hau da, Repsol MAS Petronor txartela duten Abanto, Muskiz zein Zierbenako auzokideen artean.
Abenduaren 1ean zozketa berria abian jarriko da.