Larunbat honetan, 23:30etan, Petronorren ekoizpen prozesuaren inguruko erreportajea emango du ETB-2ren “Aquí se fabrica” programak, gizartean eskaera handia duten erregai motak lortzeko, petrolio gordinaren harrera guneei, bere destilazio eta ondorengo finketari erreparatuz.
“Aquí se fabrica” telebista autonomikoaren asteko produkzioa da, euskal enpresen barne ekoizpen eta lanketa konplexua publikoari modu dibulgatzailean azaltzera bideratua. Bere helburua normalean erabiltzen ditugun produktuak nola fabrikatzen diren modu erraz, zuzen eta atsegingarrian erakustea da, baita ikuslearen zalantzak eta jakingura ase ere.