Bilboko Superportuko aerosorgailuetako batek su hartu du gaur, goizeko 8:00ak baino pixka bat lehenago. Ez da zauriturik izan eta sua zabaltzeko arriskurik ere ez da izan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak informatu duenez.
Gertaera Luzero Puntan izan da eta bertara Aldundiaren suhiltzaileak gerturatu dira. Petronorrek bere taldeko kideak eskaini ditu suaren itzaltze arinean laguntzeko. Gunea inguratutik dago eta inorentzako ezta sutea zabaltzeko arriskurik ez dago.