Gazteluberri berria kalean da

Gazteluberri argitalpenaren 80. zenbakia.
Petronorrek Gazteluberri kanpo-aldizkariaren ale berria banatu du aste honetan, Findegiaren eta bere inguruaren azkeneko berriekin.

Gazteluberri hiruhileko argitalpen honen 80. zenbakian, Petronorrek, auzokideei Gabonak zoriontzeaz gainera, bere Iraunkortasun Planaz informatzen du, baita Inspîre berrikuntza irekiko Programaz, CO2 isuriak murrizteko egindako inbertsioez eta bere Lanbide Heziketa beken deialdi berriaz ere, besteak beste.

Gazteluberrin aurkituko duzue Findegiak Repsol Mas Petronor txartela duten auzokideentzako abian jarri duen hileroko zozketari buruzko informazio guztia.

Gazteluberri argitalpenaren 80. zenbakia, hemen.