AECC elkarteak erretzeari uzteko talde-programa sendoak garatzen ditu eta programa horretan barne hartzeko baldintza bakarra da, behin betiko erretzeari uzteko erabaki irmoa hartu izana.
Behin erabakia hartuta terapiak aurrez aurreko ordubeteko 7 saio eta aldez aurretiko hitzaldi banan datza. Tratamendu psikologikoaren oinarria talde-terapiak dira, astero egingo direnak. Behin amaituta telefono bidezko jarraipen-saio bi egiten ditu AECC elkarteak, azken saioa egin zen egunetik 3 eta 6 hilabetera hurrenez hurren, berriro erretzeari ekiteko arriskua saiheste aldera.
Programaren kostua 170 eurokoa da partaide bakoitzeko. Zenbateko hori Petronorrek ordainduko dio AECC elkarteari (prezioan ez dira sendagai osagarriak barne hartzen). Gainera, programan izena ematen duten pertsonei 28,33 euro deskontatuko zaie hilean, 6 hilabetean zehar. Programa hasi den unetik urtebete igaro denean parte-hartzaileak erre gabe jarraitzen badu Petronorrek ordaindutako zenbatekoaren %75 itzuliko dio.