OLBEk eta Petronorrek “Hamelingo Txistularia” operaren inguruko hitzaldia eskaini eta sarrerak emango dituzte

“Hamelingo Txistularia” operaren inguruko hitzaldiaren kartela.
Abenduaren 21ean, datorren astelehenean, OLBEk (Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak) eta Petronorrek “Hamelingo Txistularia” umeentzako operaren inguruko hitzaldia eskainiko dute Muskizen. Gainera, emankizunaz gozatzeko sarrerak banatuko dira.

Hitzaldia Muskizko Kultura Etxeko M Aretoan antolatuko da, arratsaldeko 19:00etan, eta “Hamelingo Txistularia” umeentzako operari buruzkoa izango da. Grimm anaien ipuinean oinarrituta dago eta datorren urtarrilaren 5ean, 12:00etan, Arriaga Antzokian aurkeztuko da.

Hitzaldirako sarrera doakoa izango da eta Petronorrek operaz gozatzeko beste 50 sarrera banatuko ditu bertaratutako guztien artean.