Aitziber Aretxederra OLBEren Programa Didaktikoaren arduradunak OBLE Txikiaren Gabonetako “Hamelingo Txistularia” operaren inguruko tailerra eskaini zuen atzo Muskizko Kultura Etxearen M Aretoan. “Tailerraren helburu nagusia umeak kokatzea da, espektakulua ezagutaraztea, ulertu dezaten eta opera ikustean hobeto konprenitu dezaten” azaldu zuen Aitziberrek.
Soinu zein bideo zatien eta Power Pointaz egindako aurkezpenaren bidez, hitzaldi-tailerrera gerturatu ziren umeek opera hobeto ulertzeko aukera izan zuten, espektakuloarekin erlazionatutako hainbat ekintza eginez: abestu zuten, musikograma egin (gorputz perkusioarekin batera kanta egitea), marrazkiak koloreztatu, etab.
Tailerra amaitzerakoan Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako teknikariak 25 sarrera bikoitz banatu zituen bertaratutako guztien artean, datorren urtarrilaren 5ean, 12:00etan, Arriaga Antzokian aurkeztuko den “Hamelingo Txistularia” umeentzako operaz gozatzeko. “Umeentzako produkzioa da eta Rossiniren la Cenerentola operan oinarriturik dago” esan zuen Maria Noguera OLBEren Babesen arduradunak.