El Pobaleko Burdinolak bere bisitari errekorra hautsi du 2015ean

El Pobaleko Burdinola.
Inauguratu zenetik El Pobaleko Burdinolak (Muskizen) bere bisitari errekorra hautsi du 2015ean, 16.000 bisitaritik gora izanez.

El Pobaleko Burdinola itxi zenetik 50 urte pasatu ziren iaz, Bizkaian jardunean izandako azken burdinola izan zen, bost mendetan zehar burdin lanetan ibili ostean. Baina 2015a ere museoak bere bisitari errekorra hautsi duen urtea izan da, 16.000 baino gehiago izanik. Gainera, Muñatones Gaztelua ezagutzeko bisita gidatuetara etorri zirenak kontutan hartzen badira, bisitari kopurua 20.000 pertsona ingurura igotzen da.

Museoaren edukiak bisitarien premia zein interesetara egokitzea da El Pobaleko Burdinolaren helburuetako bat. Horregatik, gero eta gehiago dira Muskizera gerturatzen direnak, bisita gidatuez, tailerrez eta antolatzen dituzten hainbat ekintzez disfrutatzera.

Zorionak!