Hornitzaileak ordaintzeko Petronorren batez besteko aldia 43.9koa izan da 2015ean, legeak ezartzen duena -60 egun- baino 16 egun lehenago.
Urte honetatik aurrera, Kapital Elkarteen Legearen barnean 31/2014 legeak ezartzen dituen betekizunei jarraituz, konpainiek beraien webgunean argitaratu beharko dute hornitzaileak ordaintzeko beren batez besteko aldia. Petronorren kasuan datua oso positiboa da: 43.9 egun, legeak ezartzen duen epea -60 egun- baino 16 egun lehenago.
Ratioa Findegiaren Ekonomia eta Finantza Zuzendaritzak ateratzen du, zeinek epean hobekuntza izan dela egiaztatu dute, aurreko urteekin alderatuz.