Oihane Humaran Real Madrid-Athletic partiduaz gozatzeko sarrera bikoitza eta ostatuaren irabazlea

Oihanek Petronorren jaso du gaur bere saria.
Oihane Humaran muskiztarra bihar, Santiago Bernabéu-n izango den, Real Madrid-Athletic partidura joateko sarrera bikoitzaren –ostatua eta gosaria barne- irabazlea da.

Oihanek Repsol MAS Petronor txartela duten Abanto, Muskiz zein Zierbenako auzokideei zuzendutako zozketan parte hartu zuen, Athletic-Villarreal partiduaren emaitza asmatu eta bihar, otsailak 13, arratsaldeko 16:00etan, Santiago Bernabéu-n izango den Real Madrid-Athletic topaketara joateko sarrera bikoitza irabazi du. Gainera, Madrileko NH Collection Eurobulding hotelean gauaz zein gosariaz disfrutatuko du.

Oihanek 27 urte bete ditu gaur eta oso pozik aurkeztu da saria irabazteagatik, “urtebetetze opari ona da. Aitarekin joango naiz partidura”. Gainera, muskiztarrak Petronorrek egiten dituen zozketak “oso ondo” daudela uste du, batez ere hilabete honetakoa, “bereziki gazteontzat, asko animatzen dugulako, eta are gehiago Athleticen koloreak sentitzen baditugu”.

Zorionak!