Bizkaiko Batzar Nagusien ordezkaritza zabalak, Ana Otadui presidentea buru, Petronor bisitatu zuen atzo. Emiliano Lopez Atxurra konpainiaren presidentea beraiekin izan zen.
Bizkaiko ganberaren delegazioak, EAJ-PNV, PSE, EHBildu zein Podemoseko ordezkariek osotua, finketa jardueraren berri zehatza jaso zuen, baita Petronorren egoeraz ere. Gainera, Muskizko findegiarentzat segurtasuna, ingumen-zainketa, etengabeko inbertsioak eta hobekuntzak zein garrantzitsuak diren ezagutu zuen.
Andreu Puñet Petronorren kontseilari delegatua, Jose Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendaria, Manu Nuñez Ekoizpen zuzendaria eta Rafael Orejas Segurtasun, Ingurumen eta Kalitate zuzendariordea haiekin izan ziren bisitan zehar; Findegiko instalazioetatik eta Itsas-terminaletik ibilbidea eginez amaitu zena.