Petronorrek, Kazetarien Euskal Elkargo zein Elkartearen laguntzaz, kazetarientzako finketa jardueraren inguruko III. Prestakuntza Ikastaroa antolatuko du, datorren apirilaren 12an.
Konpainiaren zuzendariek –Emiliano Lopez Atxurra presidentea eta Andreu Puñet kontseilari delegatua barne- eskainiko duten ikastaroan zehar, petrolioaren mundu merkatua, Petronorren plangintza estrategikoa, finketa jarduera lehiakor eta iraunkorra, eta segurtasunaren zein ingurumen errespetuaren garrantzia landuko dira, beste hainbat gaien artean.
Ondoren findegiaren instalazioetatik ibilbidea egingo da eta FMUaren kontrol gela gertutik ezagutuko da, baita itsas-terminala bisitatu ere.
Parte hartu nahi duenak Euskal kazetarien Elkartean izena eman dezake: asociacion@periodistasvascos.com
Egitaraua, hemen.